Hemen Ahotsa.info herri komunikabideak atzoko estreinaldian egindako bideo erreportaia. Amico Teatro konpainiaren lagunen eta Tasio marrazkilariaren elkarrizketak bildu dituzte bertan.
Hemendik, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu proiektuan lanean aritu diren sortzaile guztiei, bere babesa eman diguten Nafarroako Gobernu eta Iruñeako Udalari, Civivox Iturramako langileei eta batez ere, aretoa bete zenuten ehundaka herritarrei.
Aipamen eta barkamen eskaera berezia kanpoan sartu ezinik geratu zineten hamarnaka pertsonei, aurreikuspen guztiak gainditu ziren eta esan nahi dugu gaurtik bertatik lanean jartzen garela emanaldiaren saio berriak antolatzeko bai Iruñean nola Nafarroako beste zonalde batzuetan ere.
Herriarena, herriarentzat!!!